XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

y) Espetxeetan kirol-programak sustatzea, presoen gizarteratzea lortzeko.

II. TITULUA. ADMINISTRAZIO ANTOLAKUNTZA

3. artikulua.- Xedapen orokorrak.

Euskadiko kirolaren antolakuntza instituzionala herri-administrazioen deszentralizazio, koordinazio eta eraginkortasun printzipioetan oinarrituko da bakoitzari dagozkion eskumenak erabiltzerakoan, kirol-federazioen, kluben eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen lankidetzarekin eta parte-hartzearekin.

Kirol-federazioek, herri-administrazioen ordezkari laguntzaile diren aldetik, haiekin aktiboki hartuko dute parte Euskadin kirola antolatzen eta garatzen.

4. artikulua.- Erakunde komunak.

1.- Autonomia Erkidegoko erakunde komunek kirol arloan Euskal Autonomia Erkidegoari Autonomi Estatutuaren indarrez dagozkion eskumen guztiak erabiliko dituzte, salbu eta lege honetan edo gainontzeko antolamendu juridikoan lurralde historikoetako foru-organoei, udalei edo gainontzeko toki-erakundeei ematen zaizkienak.

2.- Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagozkien eskumenak hauek izango dira zehazki:

a) Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroa arautzea eta kudeatzea.

b) Kirol-diziplinako arauak finkatzea.

c) Goi-mailako kirola bideratzea eta sustatzea.

d) Kirol Federazioak onartzea, laguntzea, finantzatzea, ikuskatzea eta kontrolatzea beren egiteko publikoak bete ditzatela bermatzeko, beren jarduera pribatuaren kalterik gabe.

e) Kirola egiteko derrigorrezkoak diren gaitasun-azterketa medikoak arautzea.

f) Kirolaren Euskal Kontseilua arautzea eta antolatzea.

g) Kirol Justiziako Euskal Batzordea arautzea eta antolatzea.

h) Kirol-teknikariak prestatzeko zentroak eta horietako irakaskuntzak eta tituluak arautzea, ofizialki onartzea eta bultzatzea.

i) Kirol-federazioen, kirol-kluben eta gainontzeko kirol-erakundeen araubidea finkatzea.

j) Kirol-klubak interes publikoko izendatzearen arautzea.